domingo, 27 de diciembre de 2009

ABENDUAREN 27an, DENOK BELODROMORA!



Ikuskizun benetan berezia izango da abenduaren 27an Donostiako belodromoan. Kirolaherria ekitaldian kirolak, kulturak eta arteak bat egingo dute, Eneko Olasagastik zuzendutako bi orduko saioan. Koldobika Jauregi artistak bereziki diseinatutako harriarekin arituko gara harrijasotzaileok, Irati Anda eta Gorka Karapeto eskalatzaileok belodromoko egitura eskalatzeko ahalegina egingo dugu, aizkolariok eta trontzalariok txalaparta soinuen erritmoan egingo dugu lana, sokatira eta arraun ekitaldi bereziak izango dira… Arritxu Iribar eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dute saioa, eta bertan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalisten bertsoak entzuteko modua ere izango da. 18:00etan hasiko da, eta sarrera dohan izango da.
Bete egin nahi dugu belodromoa kirolariok, eta bertaratzeko dei egiten dizugu. Atzoko agerraldian (abenduak 17) izan ginen Aimar Irigoien harrijasotzailea, Mikel Orbañanos arraunlaria, Felix Izeta xake jokalaria, eta Gorka Karapeto eta Irati Anda eskalatzaileak, besteak bete. Ikuskizunaz gozatzeaz gain, Kirolhaerriak Euskal Herriko Kirolariak ekimenaren aldarria zabaltzeko helburua ere badu gure ekimenak, eta horretan ere gurekin bat egitea eskatu nahi dizugu. Etorri eta gozatu